Ekainaren 22tik 26ra bigarren Eskuko Liburu Azokaren 11. edizioa izango da Getxo.

Ekimena Udal Liburutegi Zerbitzuak antolatuta dago udaleko Garapenerako Lankidetza arloarekin elkarlanean. Ohi bezala, Algortako Kultur Etxean (Villamonte, A-8) kokatuko da eta bildutako dirua proiektu solidario batean erabiliko da. Azokaren ordutegia honako hau izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara (igandean goizez irekiko da soilik).

Bost egunez, bisitariek hainbat gaitako liburuak erosteko aukera izango dute. Salgai jarriko diren liburuak partikularrek liburutegiei emandakoak dira. Guztira, 20.000 liburu egongo dira salgai.

Salmenta prezioak sinbolikoak izango dira: liburuek, euro bana balioko dute; aldizkariek eta koadernotxoek, euro bat hiru aleko, eta entziklopediek, ale kopuruaren arabera. Halaber, igandean deskontuak egingo dira liburu-sortak erostean. Iaz 6.000 bat lagun etorri ziren azokara eta 12.500 liburu saldu ziren bertan.

Aurten bilduko den dirua Guatemalako Todos Santos Cuchumatáneko bigarren hezkuntzako Institutua hobetzeko erabiliko da.

Erakusketa

Azoka dela eta, Villamonteko Kultur Etxeak "La nueva era maya: Reivindicaciones y luchas de un pueblo" izeneko argazki erakusketa hartuko du ekainaren 20tik 26ra, EA-LA erakundearen lana aurkezteko.

 

Urtero bezala aurten ere Getxo Folk kultura festibalean parte hartu dugu. Festibala irailaren 4tik 7ra iraundu du eta mundu osoko musikari ezagunen presentzia izan dugu aurten ere, aipagarrienak Ara Malikian, Chambao, Osibisa y Capercaille. Gu, Metroko plazan egon gara BBK-k eskainitako kasetatxoetan, bertan Guatemalako ohiko produktu eta artizautzak salgai jarri ditugu eta noski Guatemalan bertan gure erakundeak egiten duen lanaren berri eman ere.

Hona hemen guretzat Getxo Folk festibala izan denaren aurkezpen bat eta bide batez, salgai jarri ditugun produktuak ikusteko aukera paregabea (fularrak, leopokoak, eskumuturrekoak, belarritakoak, poltsoak etab.)

 

     

 

Pasadan larunbatean, uztailaren 12an, Entreamigos-Lagun Artean Getxoko beste GKEekin batera antolatutako III. Martxa Interkulturala ospatu zen.

Eguraldia laguna izan zen eta Urkiolara egindako martxa bitxikeri eta gogoratzeko momentu zoragarriez beteta egon zen. Gainera, Anabel Muroren ipuin kontaketa izugarriko arrakasta izan zuen partehartzaileen artean.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Getxoko udalari, sentsibilizazio ekimen hau aurrera eramateko aukera eman digulako eta horrela gutxinaka gutxinaka lortu dezakegulako Getxon bizi diren pertsonak, hemengoak zein kanpokoak, euren arteko harremanak estutzea eta kultura ezberdinak ezagutzeko aukera ere ematea, kaus honetan, positibismoz eta dibertsioz jositako egun batean.

Martxaren arrakasta izugarrizkoa izan da eta jadanik badago deitu gaituen jendea galdetzeko ea beste martxaren bat antolatuko den edo ez. Egia esan, beste talde bat egiteko jende kopurua izanez gero, gure partetik beste Martxa Interkultural bat antolatzeko prest gaude.

Beraz, parte hartu nahi baduzu edo esperientzia errepikatu nahi baduzu, jarri zaitez gurekin kontaktuan bai gire helbide elektronikoaren bitartez , gure telefonora deituz 944 04 26 71 edota Christiani (antolatzailea) deituz 658 36 02 92.

Hemen dituzue III. Martxa Interkulturalaren zenbait irudi, ikus dezazuen zernolakoa izan zen ekitaldia.

 

 

 

 

Jarraituiguzu

FacebookCanal Youtube Entreamigos LagunarteanCanal Vimeo Entreamigos Lagunartean

Guatemalako ipuin eta elezaharrak

Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Ver política