Guatemalako hezkuntza maila betidanik izan da oso baxua. Hori horrela izatearen arrazoi nagusia desberdintasun socialak eta ekonomikoak dira eta baita lurralde, hizkuntza eta politika faktoreak ere eragina dute. Zailtasun handiak daude herritargoaren gehiegonarentzat hezkuntza sisteman sartzeko eta ikasten jarraitzeko eta batez ere, neskentzako. Beraz, eskolatze maila oso baxua da.

Guatemalako hezkuntza sistema lau maila desberdinetan banatzen da: pre-primaria, primaria, básico eta diversificado.

Azkenengo hamarkadetan erreformak egin dira hezkuntzaren kalitatea hobetzeko eta hezkuntza sisteman sartzeko aukerak areagotzeko. Erreformen emaitzak baikorrak izan dira eta 15 eta 25 urte arteko gazteen alfabetatze tasa nahiko igo egin da. Dena den, erreforma nagusiak hauek bi izan dira: hezkuntza sistema elebidunaren ezarpena eta irakaslegoaren prestakuntza sistemaren aldaketa.

Guatemalako hezkuntzari buruz hitz egiterakoan elebitasunari buruz hitz egin behar dugu derrigorrez. Guatemalan 24 hizkuntza hitz egiten dira: 21 hizkuntza maya, gaztelania, xinka eta garífuna. Biztanleria datuetan oinarrituz, biztanleriaren erdia baino gehiago indígena da, beraz beren hizkuntzan hitz egiten dute.

Aurrera eraman diren erreformek kontutan izan dute elebitasun nabarmen hau eta pre-primaria mailan sistema elebiduna ezarri da. Horrela, ikasle mayak zein beste etnietako ikasleak euren ama hizkuntzan jasoko dituzte oinarrizko ezagutzak lehen hezkuntzan sartu baino lehen.

Elebitasunarekin zerikusi handia duen beste erreforma bat egin da ere bai. Kasu honetan, material berriak sortu dira, komunitate bakoitzaren hizkuntzan, mayar kultura, matematika eta gaztelania, bigarren hizkuntza gisa, gaiak jorratzeko. 

Irakaslegoaren kalitateak izugarrizko garrantzia eta eragina du hezkuntzaren kalitatearekin. Gaur egun, badaude zenbait herri non irakaslegoa erdi-mailako hezkuntzan hezitzen den. Hau da, irakasle edo andereño izateko ez da unibertsitatera joan behar, erdi-mailako institutuan graduatzearekin balio du. Zoritzarrez, Guatemala herri hauetako bat da. Honek izugarrizko eragina dauka ikasle gazteek jasotzen duten hezkuntza mailaren kalitatearekin. Azken finean, klaseak ematen dituzten profesionalak erdi-mailako irakasle eta andereñoak direlako.

 

Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Ver política