Gure esker onak bidali nahi dizkuegu Entreamigos-Lagun Artean elkartearen lana burutzea ahalbidetzen duten pertsona guztiei.

Badaramagu 18 urte guatemalako herria laguntzen eta bertan egindako lan guztia ezinezkoa izango litzateke hemendik laguntzen gaituzten pertsonak gabe.

Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkizuegu bihotz bihotzetik eskainitako laguntzagatik eta animatu itzazue ere inguruan dituzuen pertsonak, guztiok batera kate solidario honekin jarraitu ahal izateko.

Patojo edo Patoja bat lagundu nahi baduzu edota guatemalako lagunen bati ikasteko aukera eskaini nahi badiozu, bete esazu hurrengo formularioa eta bidali helbidera.

 

Patojoak laguntzeko formularioa

 

 Entreamigos-Lagun Arteko beka jasotzen duten ikasleek betebehar hauek izango dituzte:

 

1. Ikasi beharko dute eta toki-administrazioak ezartzen dituen gutxienezko emaitzak atera behar izango dituzte. Kurtso bukaeran ikasgai guztiak gainditu behar dituzte. Gerta daiteke ikasgaiak ez gainditzea, baina beti pisuzko arrazoi batengatik.

2. Notak jasotzen dituztenean, kopia bat egin eta gutun batekin batera bidaliko dizkiote laguntzen ari zaien pertsonari.

3. Eskolan eta eskola kanpoan portaera egokia izan beharko dute.

4. Solidarioak izan beharko dira batak besteekin. Zailtasun gehien dituzten bekadunei lagunduko diete eta eskolak antolatzen dituen ekintzetan parte hartuko dute.

5. Diversificado mailan (erdi-maila) graduatzen diren ikasleak, ikasten jarraitzen duten ikasleak laguntzeko konpromesua hartuko dute. Lagunduko dezakete bai beka txiki bat ordainduz edota toki-administrazioaren parte izanez zein zailtasunak dituzten ikasleei klase partikularrak emanez.

6. Básico eta Diversificado mailetako ikasleak ez dute beste motatako bekarik jasoko.

 

 Betebehar hauek jarraitzen ez badira, toki-administrazioak erabakiko du ikaslea bekaduna izaten jarraitzen duen edo ez. 

 

 

 

 

 

 

Guatemalako hezkuntza maila betidanik izan da oso baxua. Hori horrela izatearen arrazoi nagusia desberdintasun socialak eta ekonomikoak dira eta baita lurralde, hizkuntza eta politika faktoreak ere eragina dute. Zailtasun handiak daude herritargoaren gehiegonarentzat hezkuntza sisteman sartzeko eta ikasten jarraitzeko eta batez ere, neskentzako. Beraz, eskolatze maila oso baxua da.

Guatemalako hezkuntza sistema lau maila desberdinetan banatzen da: pre-primaria, primaria, básico eta diversificado.

Azkenengo hamarkadetan erreformak egin dira hezkuntzaren kalitatea hobetzeko eta hezkuntza sisteman sartzeko aukerak areagotzeko. Erreformen emaitzak baikorrak izan dira eta 15 eta 25 urte arteko gazteen alfabetatze tasa nahiko igo egin da. Dena den, erreforma nagusiak hauek bi izan dira: hezkuntza sistema elebidunaren ezarpena eta irakaslegoaren prestakuntza sistemaren aldaketa.

Guatemalako hezkuntzari buruz hitz egiterakoan elebitasunari buruz hitz egin behar dugu derrigorrez. Guatemalan 24 hizkuntza hitz egiten dira: 21 hizkuntza maya, gaztelania, xinka eta garífuna. Biztanleria datuetan oinarrituz, biztanleriaren erdia baino gehiago indígena da, beraz beren hizkuntzan hitz egiten dute.

Aurrera eraman diren erreformek kontutan izan dute elebitasun nabarmen hau eta pre-primaria mailan sistema elebiduna ezarri da. Horrela, ikasle mayak zein beste etnietako ikasleak euren ama hizkuntzan jasoko dituzte oinarrizko ezagutzak lehen hezkuntzan sartu baino lehen.

Elebitasunarekin zerikusi handia duen beste erreforma bat egin da ere bai. Kasu honetan, material berriak sortu dira, komunitate bakoitzaren hizkuntzan, mayar kultura, matematika eta gaztelania, bigarren hizkuntza gisa, gaiak jorratzeko. 

Irakaslegoaren kalitateak izugarrizko garrantzia eta eragina du hezkuntzaren kalitatearekin. Gaur egun, badaude zenbait herri non irakaslegoa erdi-mailako hezkuntzan hezitzen den. Hau da, irakasle edo andereño izateko ez da unibertsitatera joan behar, erdi-mailako institutuan graduatzearekin balio du. Zoritzarrez, Guatemala herri hauetako bat da. Honek izugarrizko eragina dauka ikasle gazteek jasotzen duten hezkuntza mailaren kalitatearekin. Azken finean, klaseak ematen dituzten profesionalak erdi-mailako irakasle eta andereñoak direlako.

 

Bekak esleitzeko orduan beharrezkoa da zenbait irizpide jarraitzea. Irizpideak ahalik eta objetiboenak izan behar dira eta hauen arabera aukeratuko dira bekadunak. Autaketa prozesuan parte, Getxoko administrazioa eta toki-administrazioa eta ikasketa tutorea Guatemalan parte hartzen dute.

Administrazioak beka eskaerak jasotzen ditu eta bekadungai horien artean lehenengo autaketa bat eginten du irizpide hauek jarraituz: bekadungaiaren egoera ekonomikoa, lortutako emaitz akademikoak eta pertsonaren egoera partikularra. Gero, lehenengo fasea gainditu duten hautagaien artean honako baremo hau erabiliko da beka emateko lehentasun ordena ezartzeko.

 

KATEGORIA PUNTUATZAILEA PUNTUAKETA
Emaitz akademikoak Ikasketa tutorea 0-10 puntu (*)
Egoera sozio-ekonomikoa Toki-administrazioa 0-10 puntu
Jarrera Toki-administrazioa eta tutorea 0-10 puntu

(*) Emaitz akademikoen categoría, azkenengo kurtsoko ikasgai guztien emaitzen media izango da.

Kategoria  bakoitzak beka emateko parte garrantzitsu bat ebaluatzen du. Atal bakoitzeko gehiegizko 10 puntu emango dira eta puntu-kopuru finala 3 atalen puntuen batuketa izango da. Puntu gehien dituen pertsona, beka lehen jasoko duena izango da eta, berriz, puntu gutxien dituena, azkena.

Hiru zerrenda egingo dira azaldutako irizpidea jarraituz. Zerrenda bakoitza hezkuntza maila bati dagokio: primaria, básico eta diversificado.

Beste inolako bekarik jasotzen ez duten pertsonek izango dute lehentasuna beka jasotzen orduan.

 

 Beken jarraipena:

Bekak eman eta gero beharrezkoa da hauen jarraipen bat egitea eta aztertzea ikasleek bekarekin jarraituko duten edo ez. Beken jarraipena kurtso osoan zehar egiten da eta baita ere kurtso hasieran ere, ikasleak beka jasotzen jarraitzen duten edo ez erabakitzeko.

Ezinbestekoa da bekadunak ikasteko interesa izatea eta horregatik eskatuko zaizkie gutxienezko emaitz batzuk, batez ere básico eta diversificado mailetan.

Ikasle bat bekaduna izaten jarraitzea edo ez erabaki baino lehen toki-administrazioak kontutan izango ditu ikasle horren egoera pertsonala (ekonomikoki, familia ingurua…). Kasu bakoita banan banan aztertuko da eta arazoak izatekotan toki-administrazioaren betebeharra da ikasle hori laguntzea eta motibatzea.

 

“Patojos” proiektua ikasketa laguntzen programa bat da, ongintzarekin eta karitatearekin zerikusirik ez duena. Gure ikuspuntutik, ume guztien eskubidea da edo behintzat izan beharko litzateke hezkuntza eskura izatea eta inork ez luke lan egin beharko lanerako adina izan arte.

Proiektua duela urte asko hasi zen, pertsona altruista talde baten eskutik. Pertsona hauek, guatemalako baliabide ekonomiko murriztuak zituzten familien lagunak ziren eta erabaki zuten lagun hauen umeak eskolara joan ahal izateko diru lagunatza emango zietela familiei, beraiek ez baitzutelako umeen hezkuntza ordaintzeko aukerarik.

Proiektuaren helburu nagusia, ikasteko nahia duten baina baliabiderik ez duten guatemalako ume eta gaztei, ikasteko aukera ematea da. Gainera, zenbait lurraldeetan hezkuntza maila igoko da biztanleen etorkizun itxaropena handitzea lortuko da.

Proiektu honetan parte hartzeak egundoko ordain afektiboa dakar pertsona mailan aberasten gaituena. Hori dela eta, ez dugu nahi aitabitxiak eta amabitxiak soilik “finantzatzaileak” izatea, baizik eta haien eta bekadunen eta euren familiaren artean harremana sortzea eta eurek, bi aldeak, erabakitzea zein estua izango den edo ez den izango harremana.

 

Jarraituiguzu

FacebookCanal Youtube Entreamigos LagunarteanCanal Vimeo Entreamigos Lagunartean

Guatemalako ipuin eta elezaharrak

Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Ver política