Ekainaren 22tik 26ra bigarren Eskuko Liburu Azokaren 11. edizioa izango da Getxo.

Ekimena Udal Liburutegi Zerbitzuak antolatuta dago udaleko Garapenerako Lankidetza arloarekin elkarlanean. Ohi bezala, Algortako Kultur Etxean (Villamonte, A-8) kokatuko da eta bildutako dirua proiektu solidario batean erabiliko da. Azokaren ordutegia honako hau izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara (igandean goizez irekiko da soilik).

Bost egunez, bisitariek hainbat gaitako liburuak erosteko aukera izango dute. Salgai jarriko diren liburuak partikularrek liburutegiei emandakoak dira. Guztira, 20.000 liburu egongo dira salgai.

Salmenta prezioak sinbolikoak izango dira: liburuek, euro bana balioko dute; aldizkariek eta koadernotxoek, euro bat hiru aleko, eta entziklopediek, ale kopuruaren arabera. Halaber, igandean deskontuak egingo dira liburu-sortak erostean. Iaz 6.000 bat lagun etorri ziren azokara eta 12.500 liburu saldu ziren bertan.

Aurten bilduko den dirua Guatemalako Todos Santos Cuchumatáneko bigarren hezkuntzako Institutua hobetzeko erabiliko da.

Erakusketa

Azoka dela eta, Villamonteko Kultur Etxeak "La nueva era maya: Reivindicaciones y luchas de un pueblo" izeneko argazki erakusketa hartuko du ekainaren 20tik 26ra, EA-LA erakundearen lana aurkezteko.

 


Jarraituiguzu

FacebookCanal Youtube Entreamigos LagunarteanCanal Vimeo Entreamigos Lagunartean

Guatemalako ipuin eta elezaharrak

Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Ver política